Nafarroa Baik Nafarroako Gobernuari Sarrigurenekin hartutako kompromisoak betetzeko eskatu dio
(2010/Maiatza/24)
   
 

 


Eguesibarren Nafarroa Baiko zinegotziak diren Alfonso Etxeberriak eta Miren Aranoak, eta Parlamentuko Hezkuntza Batzordeko Nafarroa Baiko bozeramailea den María Luisa Mangadok prentsaurreko bat eskaini dute Sarrigurengo Eko-hiria, oraindik ere, UPNren Gobernuaren arazorik lotsagarrienetako bat dela salatzeko.


 


Miren Aranoak esan duenez “Barcina andreak eta Eguesibarko alkatea zenak Iankidetza-hitzarmena sinatu zuten 1998ko urriaren 30ean. Hezkuntzari dagokionez, akordioak xedatzen zuen haur eta lehen hezkuntzako bi ikastetxe eraikiko zirela bederatziehun ikaslerentzat, bai eta 0-3 urte bitarterako haur-hezkuntzako bi ikastetxe ere. Sarrigurenen guztira eraiki beharrekoaren % 20 eraikitzerako, aurreikusten zen bi ikastetxe horiek eginda egotea, eta, %80 eraikitzerako, berriz, beste biak”. “Sarrigurengo biztanleria hazi egin da, eta esku-hartzearen ehunekoak gainditzen ditu; alabaina, zenbait alorretan, hala nola hezkuntzarenean, osasunarenean eta abar, dotazioak ez dira gauzatzen”.


 



Aranoak gogoratu duenez, “orduko Hezkuntzako kontseilari Campoy jaunak 2006ko otsailaren 1ean hau baieztatu zuen: 0-3 urte bitarteko ikastetxeetako bat funtzionamenduari egonen da 2007-2008 ikasturterako, eta haur eta lehen hezkuntzakoa, 2008-2009 ikasturtean.Epeak igaro ziren, eta Hezkuntzako kontseilari Perez Nievas jaunak konpromiso berriak iragarri zituen: 0-3 urte bitarteko ikastetxerako obrak 2008ko maiatzaren 31n hasiko ziren, zehatz-mehatz.”


 


“Gaur, 2OlOeko maiatzaren 2lean, ikusten dugu Sarrigurenek 8.000 biztanle baino gehiago dituela eta 675 ikaspostuko Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe bakarra dagoela. Ez da urtebete igaro ikastetxea abian jarri zenetik, eta txiki gelditu da; izan ere, heldu den urteko matrikula-kopuruak Haur Hezkuntzako eraikinean jarritako gelak gainditzen ditu. Orobat salatu nahi dugu eskola eta osasun ekipamendu ezak inguruetako beste ikastetxe batzuetara jotzera behartu dituela Sarrigurengo biztanleak, esate baterako Mendillorrira edo Gorraitzera”, adierazi du.


 


Nafarroa Baik berriro ere salatu nahi du Nafarroako Gobernuak hartutako konpromisoen plangintza eza eta utzikeria, horren erruz garestitu egiten direlako proiektuak, eta Sarrigurengo biztanleak oinarrizko zerbitzu publikorik gabe gelditzen direlako. Nabarmendu egin behar da jokabide hori ez dela onargarria eta ez duela justifikaziorik XXI. mendeko gizartean.


 


 “Nafarroako Gobernuari orobat exijitzen diogu, hartutako konpromisoak osotara betetzeaz gain, berehala egin ditzan, hitzartutako neurriekin betiere, hitzarmenean konprometitutako obrak, ondokoak hain zuzen: 0-3 urteko bi ikastetxeak, Haur eta Lehen Hezkuntzako bigarren ikastetxea eta Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko institutua”, azpimarratu du Miren Aranoak.