Txentxo Jimenezek salatu du epaileek, alderdiek eta poliziak bestela jokatzen dutela Falange y Tradicioneko atxilotuekin
(2010/Martxoa/9)
   
 

Txentxo Jimenez Nafarroa Baiko parlamentariak gaur goizean salatu du epaileek, alderdi politiko batzuek eta Estatuko Segurtasun Indarrek bestelako jarrera agertzen dutela Falange y Tradicioneko atxilotuekin beste atxiloketa batzuekin alderatuta.



Zentzu horretan, koalizioko parlamentariak ohartarazi duenez, “epaileek eta poliziek bestelako jarrera beligeranteagoa izaten dute beraien eguneroko jardunean, eta kasu askotan, arintasun osoz ere jokatzen dute polizien beraien ustean edo epaileek idatzitako autoen arabera atxilotu horiek ETAren indarkeriarekin zerikusia badute edo horretatik hurbil daudela uste badute”.


 


“Kasu honetan, eta eskuin muturraz eta hamarnaka atentaturekin zerikusia duten jardunean den talde batez ari garenean, arreta deitzen du estamentu judizialek eta Audientzia Nazionalak arrazoi juridikorik ez topatzea eskuin muturraren kontra ez egiteko”, azpimarratu du Txentxo Jimenezek.


 


Nafarroa Baiko parlamentariak adierazi duenez, “Euskal Herriarekin zerikusia duten gaietan hainbeste aipatu eta loriatzen duten zuzenbide estatua eskuinera begira eta nahiko oker aritzen da, lege horiek Falangearen kontra indarrean jartzea egokitzen denean”.