NAFARROA BAIk UPN eta PSN "arduragabekeria larria eta garestia" salatu du
(2010/Urtarrila/14)
   
 

Gure ERRONKA gauza guztien gainetik langabezia da. Momentu honetan bereziki. Ez da erreza eskumenik ez dugun gai batean lan egitea. Baina esfortzuak bikoiztu behar dira, baita udaletatik ere. Adibidez formakuntza ikastaroetan eragile sozialei seriotasuna eskatuz.


 


Beste ERRONKA, hau bai udalaren esku, Etxa Arreta da:  beti, baina krisialdi garaian bereziki.


 


Atzo bertan Azvase /Asimec eskandalua ezagutu genuen.


 


Eskandalua UPN-k Azvasek kontratuaz egindako salaketa kaxoi batean hilabetetan zehar gorde izan duelako eta, dirudienez, PSN-k bere mozioa plenoan aurkeztera itxaroten egon da. Bien arteko jokuaz haratago, Etxe Arretako Zerbitzuarekin ezin da jolastu: buruaskiak izateko, bere etxeetan arreta zuzena behar duten pertsonetaz ari gara, udal zerbitzu hau behar duten familia asko eta askotaz ari gara, eta honekin jolasten ari dira UPN eta PSN.


 


Apirilaren 1-ean zer gertatuko den larritzen gaitu, zer egoeratan geldituko diren zerbitzu hau behar duten pertsonak, euren ongizatea, eta euren familiena bermatzeko zerbitzu hau behar duten pertsonak.


 


Egun haietaz arduratzen den enpresa argi eta garbi esan du Udalarekin duen kontratua bertan behera utzi nahi duela, eta beraz, zerbitzua.  Behar zen momentuan, eta behar zen bezala adierazi izan duela, eta UPN-ren Gobernuak ez du ezer egin. 


 


Oraindik gehiago, UPNk eta PSNk NAFARROA BAIk planteatu ziena kontutan izan balute egun ez geundeke egoera honetan. 


 


Duela hilabete bat baino gutxiago, udaleko enpresak, Asimec, enpresa pribatuarekin sinatutako kontratuatik kanpo gelditzen ziren laguntza ordu guzti horiek bere gain hartzen proposatu genuen aurrekontuetan: UPNk eta PSNk aurka bozkatu zuten. Egun zerbitzu hau erabiltzen duten hiritarren eskubideak askoz ere babestuagoak egongo lirateke, emendakin hura onartu izan balitz.


 


Oraindik gehiago: legealdi honen hasieratik osoko bilkuran defendatu izan dugu zerbitzu honen la ardura del udalak berreskuratu behar duela. ¿Zergatik? Oso erreza: zerbitzu honek hartu duen tamaina eta garrantzi, eta gure gizarteak Etxe Arreta Zerbitzuari ezartzen dizkion bete beharrak udalaren parte hartze haundiagoa eskatzen duelako.


 


UPNk aurka bozkatu zuen, eta ANVren bozkekin bat egin zuen -2007 ko urriak 4an izan zen- egungo egitura mantentzeko. Egun sozialistek gauza bera eskatzen dute –baina berandu eta gaizki- mozio batean, eta UPNk alde egin beharko du, enpresa pribatuak berak esaten diolako.


 


Gure galdera da: UPN eta PSN biztanlegoari kalte egiten jarraitu behar dute bakarrik NAFARROA BAIren ekimen aurka jotzeko? 


 


Legealdi osoan zehar UPN eta PSN, ez dira bakarrak baina bai nagusienak, obsesio bakarra dute: NAFARROA BAI erasotu bere ekimenen aurka bozkatuz.


 


Baina oraingoan pasatu dira:  UPNk abendutik baldin bazekin zerbitzuak bere gain duen enpresak kontratua utzi nahi zuela ezin zuen NAFARROA BAIren emendakinaren aurka bozkatu, zerbitzu hau udalak berreskura zedin.


 


PSN, gauza bera.


 


Eta ez da lehendabiziko kasua, ezta bakarra ere, non bi alderdi hauen NAFARROA BAIren aurkako obsesioak iruindar guztien onerako ekimenen kontra bozkatzera eraman dituela.  


Adibideak?  Asko dira. Hiru urte hauetan (...).