NaBaik PSNri adierazi dio bidean atzera egin beharko duela eskuinaren bidelagun izatea aukeratu baitu
(2009/Urria/19)
   
 
Nafarroa Bairen bozeramaile Patxi Zabaletak, PSNri leporatu dio, udal akordioak apurtu ostean, eskuinak erabat hartuta dabiltzala "inora eramaten ez duen bidea hartu dutela eta atzera egin beharko dutela bide horretan eta egindakoa berrikusi".

Zabaletak adierazi du "lasaitasun berberarekin eta beti bezala kontzientzia garbi" NaBaik aurre egingo diola Burlata eta Oliteko udal lanari "duintasunez eta errespetu demokratikoz, Baraņainen eta beste hainbat lekutan ari garen lasaitasun eta errespetu berberarekin".

Era berean, adierazi du NaBaik oposizio lana egiten segituko duela eta "Nafarroak behar duen gobernuari bidea erakusten lan egingo duela, eskuinak eta eskuin muturrak nahi dutenaren kontra, ikuspegi demokratiko soziala eta ekonomikoa landuz krisiari aurre egiteko neurriak proposatuz, gobernuak orain arte ez baitu inolako errezetarik proposatu".