MAIORGA RAMIREZEK (NABAI) PSN-RI GOGORARAZI DIO “GOBERNU ESKUINDAR EZEGONKORRAREN PARTAIDE DELA”
(2009/Iraila/30)
   
 

Gaur goizean, Nafarroa Bai-ko bozeramailea den Maiorga Ramirez-ek PSN-ko Idazkari Nagusia den Roberto Jimenezi erantzun dio honek prentsaurrekoa eman ondoren, non UPN eta CDNren gobernu paktuaren hausturaren gainean hitz egin duen. Nafarroa Baiko bozeramailearentzat “hain zuzen ere ironikoa da PSN-k, UPNren Nafarroako Gobernuaren korrespontsal zuzena denak eta Gobernu honi sostengua ematen dionak, nola orain aldendu nahi duen Gobernu autoritario, baztertzaile eta plurala ez den Nafarroako Gobernu eskuindar honen iritzietatik eta jokabideetatik”.


 


Maiorga Ramirezek gogorarazi digu PSN-k momentu honetan UPN-ren politikatik aldendu nahi duela. Bera dela estabilitatearen aldeko apustua jarri nahi izan du mahaia gainean, baina garbi dagoena da azkeneko egun hauetan gertatutakoak garbi uzten duela oraingo Nafarroako Gobernura ez dela estabilitaterik iristen eta PSN-k gobernu horri bere sostengua ematen diola.


 


Koalizioko bozeramailearentzako “PSN kritika errazera joaten ari da. PSN hauteskundeei begira ari da eta kalkulagailu horrekin jokatzen ari da momentu honetan. Politika progresista baten aldeko apustua beraiena dela esaten ari dira PSN-koak baina errealitatea bestelakoa da eta PSN gaur egun Nafarroako eskuindarren makila besterik ez da. PSN da UPNren Gobernu ezegonkorra mantentzen duen alderdi politiko bakarra, PSN da UPN Nafarroako Gobernu ezegonkor honetan egotearen errudun bakarra”.


 


“Nafarroa Bai-k bestalde garbi dauka momentu honetan bere zeregin garrantzitsuena herritarrei beraien kezkak argitzea eta hauei laguntzea dela. Gaur egun Nafarroan dagoen alderdi progresista erreferentea gara, ikusi besterik ez dago Parlamentuan eginiko proposamen progresista eta ezkertiar guztiak. Gure lana, Nafarroako Gobernu eskuindarrari eta PSN-k honi ematen dion sostenguari aurre egitea izanen da; eta, krisi garaian, dagoen Gobernu honi alternatiba emateko gure lehentasunen artean egongo dira zerbitzu sozialak, osasuna, hezkuntza eta lan-mundu berriak hobetzea eta sortzea. Zoritxarrez, gaur egun politika sozialak, aurrerakoiak eta ezkertiarrak aurrera eramatea ezinezkoa da PSN-k UPN-ren gobernua sostengatzen duelako”.