Burlatako Nafarroa Baik eskatu dio PSNri gobernu aurrerakoi baten alde egiteko
(2008/Ekaina/9)
   
 
Apirilean, Nafarroa Baik proposatu zien Gobernuko bere kideei hausnarketa egin beharra zegoela Gobernu Hitzarmenaren jardunaz eta ondorioetaz; Nafarroa Bairen ustean, eta Gobernu Hitzarmenean eta Programa betetzeko asmoan, bazeuden zuzendu beharreko zenbait arlo.

Burlatako Nafarroa Baik agertu duenez, “PSN baino gehiago ipintzen ari gara Gobernu Hitzarmena eta Programa aurrera ateratzeko. IUren inplikazioa daukan Burlatan daukan ordezkaritzaren eta pisu politikoaren araberakoa izaten ari da, zinegotzi bakarra daukalako”. Koalizioaren ustean, “Gobernuko hiru kideen zein zinegotzi guztien aldetik Gobernu programarekiko konpromiso serioa eta benetakoa egotea beharrezkoa da, eta zuzendu beharreko jarrerak eta arloak zuzendu egin behar dira, guztiok gustura egon gaitezen Gobernu Hitzarmenarekin; lan-talde bezala egin behar dugu lan, eta ardurak jendaurrean banatu, helburu argia izan behar delako Burlataren alde eta gure herrikideen alde lan egitea”.


Nafarroa Bai harrituta dago legealdi honetan PSN izaten ari den jarrerarekin, aurreko legealdian inork baino gehiago defendatu zuelako Burlatako Hitzarmena. Gaur koalizioan dauden indar batzuekin batera osatua zeukan Hitzarmen hori, baina orain PSNk Nafarroa Bairekin bakarrik egiten du lan Burlatan.


Nafarroa Baik Hitzarmena berrikustea eskatu zuenetik, hainbat bilera egin dituzte hiru indar politikoek, eta aurreko maiatzaren 6an, Nafarroa Baik hitzarmenaren zenbait arlo (programaren eta hitzarmenaren oinarriei buruzkoak) jasotzen zituen dokumentua helarazi zien PSNri eta IUri. Dokumentu horretan zenbait arazo eta horiei aurre egiteko modua jasotzen ziren. Proposamen horien artean agertzen zen alkateordeak egun osoko lanaldiari muzin egin behar ziola uztailetik aurrera. Bi bilera egin ondoren, hiru taldeok hainbat akordio adostu genituen elkarrekin lan egiteari buruzkoak eta Gobernu Programaren koordinazio, garapen eta jarraipen hobe bat lortzearen bilerak egin beharrari buruzkoak. Baina Nafarroa Baik proposatutako beste gai batzuetan alde nabarmenak agertu ziren, batez ere PSNrekin. Negoziatzeko borondatearekin egin genituen proposamenak, guztion hobe beharrez zenbait arlo alboratzeko prestutasunarekin, baina PSNk jarrera bera izango zuenaren itxaropenarekin egin genuen, IUk gai gehienetan Nafarroa Bairekin bat egiten zuelako.


Beste hainbat bilera egin eta dokumentu elkar trukatu eta gero, pertsonalaren eta euskararen kudeaketan Nafarroa Bairen eta PSNren artean alde nabarmenak zeudela ohartu ginen, eta horrek Gobernu taldearen jarduera bateratua eta koherentean eragina izan zezakeela. Alde horretatik, PSNk jarrera hertsia eta ausardia falta erakusten du Hitzarmen Aurrerakoien aurrerapausoak egiteko, eta horregatik, Nafarroa Baik jarrera aldaketa eskatu behar dio PSNri. PSNk joan den maiatzaren 28an aurkeztutako hitzarmena berritzeko testua eta konpromisoa onartzea nahi dugu. PSNk onartu ezean, Nafarroa Baik ideiak alboratzeko egindako ahaleginean atzera egin beharko du.


Era berean, PSNri eskatzen diogu Nafarroa Bairentzat funtsezkoak diren ekintza eta konpromiso horien inguruan negoziatzeko eskatzen diogu, alde guztien borondatearekin adostasunera iristea erraza den arren:



  • Pribatizatutako zerbitzuen azterketa eta ahalik eta zerbitzu gehienen berreskupapena.
  • Epe ertainera, laikotasunerako plana, programa ofizialetik ekitaldi erlijioso guztiak kendu arte (salberako igoera ofiziala izan ezik).
  • Herritarren Parte Hartzeko Araudia betetzea, aurreko legealdian aho batez onartutakoa.
  • Zinegotzi izan ez baina gizarte eragileen ordezkariak direnak udalbatzetan eta batzordeetan parte hartzea bultzatzea.
  • Pertsonaleko batzorde batek Giza Harremanen Batzordean parte hartzea, hitzarekin baina boto gabe.
  • Meritua eta baldintza jasotzen duten lanpostuetan, Euskararen Ordenantza betetzea.
  • Plantila Organikoan meritu bezala %10a jasotzea. Giza Harremanetako teknikariak 2007ko irailean egin zuen proposamenari jarraituta, kasu jakin batzuetan izan ezik.

-Burlata Futbito Eskola Klubari irtenbidea ematea. Patronatuko organigraman sartzea eta euskaraz lan egingo duen kirol eskolaren sorrera.



  • Jaien inguruan adostu gabeko erabaki bereziak adostea (bazkari/hamaiketako ofiziala eta herrikoia, zinegotzien sarrerak, kamisetak, zapiak…).
  • Patronatuen kudeatzeko eredua sendotu eta lehenetsi.
  • Kultura Patronatuak Batzordean kideak hobeto banatzeko daukan helburua lortzeko konpromisoa hartzea.
  • Kirol instalazioen (beisbol zelaia, belar artifizialeko zelaia, pilotalekua…) plan estrategikoa eta etorkizunerako aurreikuspena gauzatzea.