Erizaintzako lanbide ibilbidea arautzen duen Foru Legeari Nafarroa Baik aurkeztutako zuzenketa ez du onartu Parlamentuak
(2008/Maiatza/7)
   
 

UPN, PSN eta CDNren aldeko botoekin onartu da gaur Nafarroako Parlamentuan Nafarroako Osasun Zerbitzuko erizaintzako lanbide ibilbidea arautzen duen Foru Legea. Proiektuaren kontra ez dauden arren, Nafarroa Baik eta NEBk abstentzioaren alde egin dute, lege proiektua hobetzeko aurkeztu dituzten zuzenketek ez dutelako aurrera egin.


Nafarroako Parlamentuko Osasun Batzordeak Foru Legea onartu du gaur goizean, eta hurrengo egunetan Parlamentura igoko da. Nafarroa Baik bederatzi zuzenketa aurkeztu dizkio lege proiektuari, eta bakarra NEBk. Zuzenketa guztiak atzera bota dituzte. UPNk eta CDNk zuzenketen kontrako botoa eman dute, eta PSNk abstentzioaren alde egin du.


Nafarroa Baiko parlamentari Asun Fernandez de Garaialdek eskatu du Foru Legeak pertsonal finkoa bakarrik ez aintzat hartzea, eta berau Foru Administrazioko beste departamendu eta erakunde autonomoetako pertsonal sanitariora zabaltzea. Era berean, Nafarroako Osasun zerbitzuko eta kudeaketa eta zerbitzuetako erizainei bakarrik ez eragitea eskatu du. “Profesional guztiek errespetu bera metrezi dute”.