Zabaletak Espainiako Gobernuko Nafarroako ordezkari kargua kentzea eskatu du
(2008/Apirila/30)
   
 

Ampliar (eus)

Nafarroa Baiko bozeramaile Patxi Zabaletak gaur goizean adierazi duenez, zenbait gogoeta egin behar dira Espainiako Gobernuko ordezkari karguan izan diren aldaketen inguruan. Esan duenez, “kargu hori kendu beharrekoa da”. Gaineratu duenez, “gobernua izan behar da, Nafarroako Parlamentuak aukeratutakoa, administrazioko erantzukizunak izan behar dituena, eta aldarrikapen hori ez dute egin zentralismoarekin bat egiten ez dutenek, aurrerapenaren eta moernizazioaren alde dauden indar politikoek ere egin dute”.


“Aurrerapenak eta modernizazioak exijitzen dute Espainiako Gobernuko Nafarroako ordezkari kargua kentzea, eta Nafarroa Bai horren alde dago”, agertu du koalizioko parlamentarioak.


Zabaletaren ustean, “Nafarroan Estatuak daukan pisu handia ordena publikoaren kudeaketan ikusten da, eta gai hori, antzeko beste batzuk bezala —errepideak, bide publikoak, etab.—, Nafarroak hartu behar ditu bere gain”. Nafarroa Baiko parlamentarioak gogoratu duenez, UPNk ohituak gaitu eskumen bat bera ere ez lortzen, baina eskumenetaz hitz egiten du hauteskundeak hurbiltzean. Eta horixe gertatzen da errepideekin. Baina hiritarren arteko elkarbizitza, eta ordena publikoak horren adierazpen nagusietako bat izan behar du, gobernu zentralaren esku egotea atzerapena da”.


Patxi Zabaletak azaldu duenez, “Nafarroan Poncio Pilato deitu izan zaio Espainiako Gobernuaren ordezkariari. Kargu horretan dagoenak zenbaki zalantzagarriak dituen administrazioa zuzentzen du. 3.000 polizia eta guardia zibil dira, eta horiekin batera daude foru poliziak, udaltzainak eta segurtasun pribatua. Horrek karga handia dira, eta gizarteak hori zuzendu behar du, segurtasuna, elkarbizitza eta bakea lortzeko asmoarekin”.