Nafarroa Bai quiere conseguir dos diputados en el Congreso de los Diputados
(28/Noviembre/2007)
   
Nafarroa Baik bi diputatu lortu nahi ditu Madrilgo Kongresuan

Senaturako zerrenda irekiak proposatzen ditu, NEBekin eta PSNtik ateratakoekin hautagai bana jartzeko

Joxerra senar

Iruñea

Nafarroa Bai etorkizuneko erronkei begira dago. Epe motzera, Espainiako Gorteetarako hauteskundeetan jarriko du arreta, eta helburua Kongresurako bi legebiltzarkide lortzea da. Senaturako, berriz, zerrenda irekiak proposatu nahi ditu koalizioak, eta, horretarako, NaBai izenari uko egiteko ere prest legoke. Eztabaidan ari da azkenaldian Nafarroako Ezker Batuarekin eta PSNtik ateratako jendearekin, bakoitzak hautagai bat jar dezan, baina urtea amaitu bitartean ez da proposamen zehatzik egongo.

Aurreko ostiralean, koalizioak hauteskundeen eta etorkizuneko beste erronken inguruan eztabaidatu zuen batzarrean. Asmoa, batez ere, herritarrei eta militanteei entzutea zen, eta euren ekarpenak jasotzea. Behin batzarra amaituta, hauteskundeen prestaketa lanak azaldu dizkio koalizioak BERRIAri.

BARKOS, ZERRENDABURU. NaBairen batzorde iraunkorraren oniritzi ofizialaren zain, Uxue Barkos izango da Nafarroa Bairen Kongresurako zerrendaburua. Barkosek bere asmoa agertu du, eta NaBai osatzen duten lau alderdien artean -Aralar, EA, EAJ eta Batzarre-, ez dago inolako arazorik. Nahiz eta uneotan Barkos Iruñeko Udaleko NaBairen eledun ere baden, bi ordezkaritzak uztartu daitezkeela uste dute koalizio barruan. Udalean zortzi zinegotzik osatutako taldea du inguruan, eta asmoa, gainera, Kongresurako beste diputatu bat lortzea da.

Helburu hori lortzeko bidean, Nafarroako Ezker Batuarekin hizketan ari da, «NaBairen barruan» parte har dezan. Koalizioak ez du aurreikusten beste formularik, eta ikusirik Ezker Batuaren jarrera ezkorra, zail ikusten du akordioa lortze. Baina aukerak ez daude erabat itxiak. Senaturako, berriz, aukera gehiago ikusten dute, eta «jarrera askoz irekiagoa» dute. NaBai prest da NEBekin eta PSNtik ateratakoekin elkarlanean aritzeko, talde bakoitzak hautagai bat jar dezan.

Urte bukaerarako zehaztu beharko dira zerrendak, eta asmoa da egitaraua urtarrilerako hitzartua egotea.

Hauteskundeak amaitutakoan, barne funtzionamenduaren eztabaidari helduko dio koalizioak. Epe ertainera begirako erronka da eta eztabaida da NaBaik egun bezala funtzionatzen jarraituko duen edo NaBairen berezko izaera indartuko ote duen. Adibidez, koalizioan nabaritu dute zenbait herritar NaBairen militante izan nahi dutela. Dena den, pauso horrek lau alderdiek egun duten ahalmena gutxitu dezakeenez, dena ondo lotu nahi dute.

Hauteskundeen ostean, zer? Hori da epe luzerako erronka. Bozik gabeko hiru urteko epe zabala irekiko da, eta denbora hori hausnarketarako baliatu nahi du. Koalizioaren asmoa da Nafarroako egoera politikoari, ekonomikoari eta sozialari buruz azterketa egitea. Hurrengo 10 urteetan Nafarroak eta NaBaik hartu beharreko norabideari buruzko gogoeta egiteko osagaiak emango lizkioke.

txentxo jimenez NaBaiko eleduna eta Aralarko Nafarroako koordinatzaile nagusia

«NaBaik babesa indartzea lortuko balu, aldaketa gertuago genuke»

JoXerra Senar

Iruñea

Pozik dago Txentxo Jimenez Nafarroa Baik ostiralean Atarrabian egin zuen batzarraren emaitzarekin. Koalizioaren etorkizuneko erronkak izan zituzten eztabaidagai, eta horri buruz mintzatu da.

Barne funtzionamendua jorratu zenuten batzarrean. Zein ondorio atera zenuten?

Erronka da ea nola moldatuko dituen Nafarroa Baik bere egitura eta bakoitzaren funtzioak. Adibidez, hitz egin zen independenteen papera nola bideratuko dugun, zer eskubide izango dituzten... Azkenean erabaki behar dugu betiko mantendu behar dugun koalizio kontzeptua, edo prest egonen garen aurrerapauso bat emateko.

Eta zer da aurrerapauso hori?

Nafarroa Bairi nortasun bat ematea. Uneotan NaBaik lau alderdiren presentzia eta jarduera politikoa eta instituzionala bereganatzen ditu, baina barne funtzionamenduari begira, alderdien egiturak funtzionatzen du gehien. Duda dago hor. Lehenago bermatu egin behar da egiturak ondo funtzionatu behar duela, adostu ditugun mekanismoak eraginkorrak direla eta errespetatu egin behar direla. Alderdiok ez badugu hori nahiko onartua edo barneratua, ondorioa izango da alderdiok galduko dugula ahalmena. Kontraesana dago, eta hori argitu egin beharko da.

Denbora behar da, beraz.

Bai, baina ez da denbora kontua soilik, ondo lotzea baizik. Mahai gainean jarri izan da beste alderdi batekoa izango ez den Nabaiko militantea sortzea, eta hori egiten baduzu, militante horiek eskubideak izango dituzte. Batzarretan, herrietan ahalmena izango dute gauzak proposatzeko, bozkatzeko, eta alderdiok behintzat ahalmen bat galduko dugu. Prest gaude?

Aralar prest dago?

Aralar prest dago, baina pausoak serioak eta ondo pentsatuak izan behar dira. Orain ezin gara horrelako barne eztabaidan sartu. Uneotan hauteskundeak prestatu behar ditugu.

Hauteskundeei begira zer helburu kuantitatibo jarri dituzue?

Ohartzen gara aurrera begira gero eta boz gehiago lortzea gero eta zailagoa dela. Orain arte NaBaik lortu duen babesa handia da, baina oraindik ere joera goranzkoa da. Ezin dugu pentsatu sabaia ukitu dugula eta galtzeko arriskua dugula. Udan gertatutakoak erakusten du badaudela sektore asko ez ziotenak botoa eman NaBairi baina udan aldaketaren alde geratu zirenak. Ondo egiten badugu, gai izango gara sektoreok guregana hurbiltzeko.

Sektoreok erakarri behar dituzue?

Udan gertutakoa hurrengo hauteskundeak baldintzatuko dituen lehenengo motibazioa izanen da. NaBairi boza eman ziotenak nahiko pozik geratu ziren gure lanarekin, baina PSNren esparruan, euren alderdia ez zen gai izan jarrera tinkoa izateko. Sektore garrantzitsu bat politikoki umezurtz geratu da, eta unea da berengana hurbiltzeko.

PSN lana errazten ari al zaizue?

Udan PSNk egindakoa itsusia izan zen, eta orain jarraituko dugu ikusten aurrekontuetan dozena erdi txorakeria nola negoziatuko dituzten UPNren aurrekontuak babesten dituztela argudiatzeko. Hor dago

Udan PSNk egindakoa itsusia izan zen, eta orain jarraituko dugu ikusten aurrekontuetan dozena erdi txorakeria nola negoziatuko dituzten UPNren aurrekontuak babesten dituztela argudiatzeko. Hor dago kritikoekin egiten ari direna ere.

Ez al da kontraesana martxotik aurrera eskua luzatuta daukazuela esatea?

NaBaik bere babesa indartzea lortzen badu, dudarik gabe, aldaketa politikotik gertuago egongo ginateke. PSN gero eta behartuago legoke hitzartu dutena eta oraingo jarrera aldatzeko. Hori da Zabaletak [herenegun] esan nahi zuena. Eta beharrezkoa da hori gizarteari esatea. Mahai gainean ez dakit badagoen aldaketa lortzea, baina bai dagoela behintzat hurbiltzea.

Hauteskundeei begira, batzarrean ados al zeundeten?

Bai. Egon ziren proposamenak, baina denak norabide horretan. Kontrakorik bat ere ez.

kritikoekin egiten ari direna ere.